XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bereizirik utzi ditugu goian liburuan zehar solte agertzen diren zenbait bertso. Horiek, baina, ez dira besterik gabe hariarekin inongo loturarik ez dutenak. Datorrena iragarriz kapitulu hasieretan batzuetan eta momentuko gertaera laburtuaz bestetan, gerraren inguruko bertsoak dira. Hain zuzen ere bereizi eta loturarik gabeko diruditen bertso horiexek dira, kontaketaren haria daramatenak.

Bertso horiek ez dira solteak, Barbierek aurrez argitaraturik zuen sorta bateko bertsoak dira. Gure Herria-n 1926ko kantuen eranskinean 129-133. orrialdeetan, Gerla Handiko kantuak izeneko bertsoak argitaratu zituen Ibarnegarai diputatu soldaduari eta soldadu euskaldunei eskainirik 79 Ibarnegaraik, Gerla Handian egindako lanagatik, soldadoen artean, eta orohar euskaldunen artean ospe handia lortu zuen. Eskualduna aldizkarian ere maiz aipatzen zituzten haren balentriak. Bertsoak ez ezik, liburu hau berau ere Ibarnegarai eta soldado euskaldunei eskaintzen die.

Bertan jartzen duenez 1920ko urtarrilean idatzi zituen bertsook, ez dakigu 1926a baino lehen argitaratu zituen. Berauetan, 1914ko abuztuaren bian kanpai hotsek gerrarako deia iragarri zutenetik 1918ko San Martin egunera bitarteko gertaerak biltzen dira. Gerraren laburpen gisa ere balio dutelakoan, irakurlea aurrez koka dadin, eta nobelan zehar datozen bertsoak bere osoan irakurri ahal izan ditzan, nobelaren hasieraren aurretik jarri ditugu bertso horiek 80 Edizio hartatik liburura pasatzean Barbierek egin zituen aldaketa txikiak, berriz, oharretan eman ditugu liburuan zehar. Handiagoa den 16. bertsoko aldaketa, berriz, aurreko sailean aipatu dugu.

Bertso horiez gainera, guk jakin ahal izan dugunez, beste batzuek ere aurrez argitaraturik zituen Barbierek. Guztiak aurkitzerik izan ez badugu ere 81 Horrek ez du, baina, esan nahi aurrez argitaraturik ez zituenik besteok ere, aurkituak ditugu horrelako zenbaitzuk.

Udazkenari buruzko bertsoak, esate baterako, 1912an Donibane Garaziko sariketan irabazle gertatu zirenak dira 82 Hiru lehenengo sailkatuen lanak bertso paperetan argitaratu ziren 1912an Doniane Garaziko bestan, neurtiz gudua izenburuarekin. Hirurak dira udazkenari buruzko bertsoak. Bigarren eta hirugarren sariak Joanes Garaztarra (poeta honen eta gure pertsonaiaren arteko erlazioaz goratxoago mintzatu gara) eta Pierre Dibarrart Baigorrikoak jaso zituzten.